Gaur [otsailak 9] egin dute aukeraketa Markina-Xemeingo Uni frontoian, zapatuan [otsailak 11] Binakako txapelketaren hamaikagarren jardunaldia jokatuko duten lau pilotariek. Urrutikoetxea-Imazek eta Altuna III-Barriolak elkarren aurka jokatuko dute
17:45ean hasiko den pilota jaialdian.
Asegarceko bikoteak 106,6 106,2 eta 105,8 gramotako hiru pilota aukeratu ditu, Altunak eta Barriolak, bestalde, 105,8 106,5 eta 105,6 gramoko beste hiru aukeratu dituzte.
Barriola, Altuna III.a, Urrutikoetxea eta Imaz, Markina-Xemeingo aukeraketan. Argazkia: Asegarce
Binakako txapelketa aurrera doa eta datozen partidak erabat
erabakiorrak dira bikote bientzat. Urrutikoetxea eta Imaz sailkapeneko zuloan daude hiru garaipenegaz eta Altuna III.enak eta Barriolak garaipen bat gehiago besterik ez dute. matematiken arabera, bi bikoteek finalerdietarako sailkatzeko aukerak dituzte oraindik, baina horretako garaipenen sokari eutsi beharko diote. Beraz, Markina-Xemeingo puntua erabakiorra izango da bikote bientzat, borroka bizia espero da, beraz.
Bestalde, bursitiseko lesioak jota lau hilabete geldirik egon ondoren Andoni Aretxabaleta kantxetara itzuliko da zapatuan, bere herrian, Markina-Xemeinen.
Arretxe II-Beroiz eta Victor -Aretxabaleta izango da Binakako txapelketaren aurreko partida.