Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Zuhaitz eta landara aukera zabala dakar Markina-Xemeingo XV. Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresnerien Azokak

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2017/02/08

Datorren zapatuan [otsailak 11],  Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresnerien Azoka ospatuko da Markina-Xemeinen, 10:00etan hasi eta 14:00ak arte. Aurtengoan 10 mintegik eman dute izena, eta era guztietako lore, zuhaitz eta landareak ikusi eta, hala nahi izanez gero, salneurri paregabean erosteko aukera edukiko dute azokara hurbiltzen direnek. Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteak hamabostgarren urtez antolatu du azoka, udalaren laguntzagaz.

Urtero modura, Zelaiaren goiko partean dagoen Plazabarripean jarriko dituzte postuak mintegiek. Eskualdeko eta kanpoko mintegiak egongo dira, eta barneko eta sasoiko landareak, usaindunak, fruita-arbolak eta zuhaixkak ere eskainiko dituzte, besteak beste. Bestalde, landareen munduaren harreman estua duten beste zenbait produktu ere salgai egongo dira; xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak… Hauek izango dira azokan parte hartuko duten mintegiak: Ines Flores (Lasarte), El Montañes (Tafalla), Lurberri (Zarautz), Ortuberri (Iurreta), Areitio (Zaldibar), Murueta Lorategia (Murueta), Aranburu (Usurbil), Etxebarria (Etxebarria), Belar (Zaldibar) eta Juan Carlos Olarte (Gasteiz).

Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresneria azoka.

Markina-Xemeingo Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresneria azoka.

Baserriko produktuak. Mintegien ondoan egongo dira bai eta ere, Lea-Artibai eskualdeko ekoizleak. Beraz, zuhaitz eta landareez gain, eskualdeko baserrietako produktuak erosteko aukera ere egongo da azokan. Nekazaritza atalean hamaika izango dira hain zuzen, Markina-Xemeinen produktuen salmenta zuzena egingo duten ekoizleak: Markina-Xemeingo hiru gazta ekoizle (Igor Txurruka, Santamañe eta Larruz), Markina-Xemeingo txerrikien ekoizle bat (Ateun), Berriatua, Mallabia eta Markina-Xemeingo hiru okindegi eta gozogintzako ekoizle (Labegur, Mañeko Azpi eta Lorea Lejardi), Markina-Xemeingo eztigile bat (Josean Ostolaza), Mungiako ahatekien ekoizle bat (Eskuola), Errioxar jatorri izendapeneko upategi bat (Bodega Solana de Martinez) eta Olaetako arabi zuku eta marmelada ekoizle ekologiko bat (Atxineta baserria).

Igor Unanue egurra lantzen duen Nafarreteko artisauak, gainera, bere produktuak erakutsi eta saltzeagaz gain, tailer bat egingo du berak egindako txalapartatxoekin. Txalaparta jotzeko txandakako teknika eta oinarrizko doinuak erakutsiko dituela jakitera eman dute azokaren antolatzaileek. “Zortzi mota ezberdin egongo dira ikusgai, lau haurrentzat eta besteak mahai  gainekoak bi neurri ezberdinetan, oso jostagarriak eta etxerako egokiak”, azaldu dute.

Guzti horregaz gainera, jan eta edaneko postuak ere egongo dira azokan. Horrela, azokazaleek taloa, sagardoa eta txakolina erosi eta dastatzeko aukera edukiko dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.