Zuluetaren bakartze egoera amaitzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak
Epaileak presoaren bizi baldintzak errespetatzeko agindu dio kartzelako zuzendaritzari. Zuluetaren egoera «berehala» konpondu behar dela dioEspainiako Auzitegi Nazionalak Puerto III kartzelako zuzendaritzari agindu dio Arantza Zulueta abokatu presoar...
Epaileak presoaren bizi baldintzak errespetatzeko agindu dio kartzelako zuzendaritzari. Zuluetaren egoera «berehala» konpondu behar dela dio
Espainiako Auzitegi Nazionalak Puerto III kartzelako zuzendaritzari agindu dio Arantza Zulueta abokatu presoari dagozkion bizi baldintzak errespetatzeko, eta, ondorioz, presoaren isolamendu egoerarekin amaitzeko. Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Mandela arauen arabera, debekatuta egon behar luke hamabost egunetik gora preso bat bakartuta edukitzea, kalte atzeraezinak sor ditzakeelako; Zuluetak hiru urte baino gehiago daramatza bakartuta.Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaile Maria de los Reyes Jimenok onartu egin du Zuluetak jarritako salaketa bat, eta ziegatik kanpo eman beharreko lau ordu horietan beste presoekin egoteko aukera izan behar duela agindu dio espetxeko zuzendaritzari. Egoera hori «berehala» konpondu behar dela dio epaileak.
Zulueta, EPPK-ko preso gehienak bezala, lehen graduan dago sailkatuta erregimenik gogorrena da, baina epaileak nabarmendu duenez, horrek ez dio kentzen gainerako presoekin egoteko eskubidea.
Zulueta eduki duten galeria espetxe barruko zigorrak betetzeko dago prestatua. «Haren gradu berean sailkatutako presorik ez da egon han azken urtean».
Espetxeko arduradunek preso kopuruagaz eta espazio arazoekin argudiatu izan dute Zuluetaren bakartzea, baina epaileak adierazi du hori ezin dela izan hainbeste denboran presoa bakarrik mantentzeko arrazoia.
Arantza Askatu plataformaren kideek salatu izan dutenez, «pertsona psikikoki eta mentalki suntsitzeko helburua duen tortura» da Zuluetari egin diotena.