22. Kintxopeko zaldi-mando proben sariketa jokatuko dute bihartik aurrera
22. Kintxopeko zaldi-mando proba sariketa jokatuko dute Ispasterren, bihar hasi eta domekara arte.Etxebarriako Adorria anaien, Kortezubiko Eurtenetxeren eta Laukizeko Landazabalen arteko demagaz hasiko da lehia bihar.Probetan udalerriko harria erabilik...
Etxebarriako Adorria anaien, Kortezubiko Eurtenetxeren eta Laukizeko Landazabalen arteko demagaz hasiko da lehia bihar.
Probetan udalerriko harria erabiliko dute, eta abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango da. Pisaketak saioak hasi baino ordubete lehenago egingo dituzte. Eta betiko legez, probak Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak kontrolatuko ditu.
Sariak
Manta eta txapelagaz batera, 750 euroko diru saria jasoko du sariketaren txapeldunak. Bigarren sailkatuak 650 euro irabaziko ditu, eta hirugarrenak 525 euro. Gainontzeko sailkatuek ere diru saria jasoko dutela azaldu dute antolatzaileek.