Lointek Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak Erregina Kopa jokatuko du asteburuan, Gironan (Herrialde Katalanak), eta horraino iristearren, taldea zoriontzeko baliatu zuen atzo Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok udaletxean egindako harreran. Talde...

Lointek Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak Erregina Kopa jokatuko du asteburuan, Gironan (Herrialde Katalanak), eta horraino iristearren, taldea zoriontzeko baliatu zuen atzo Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok udaletxean egindako harreran. Taldeak egindakoa «oso gauza handia eta herriarentzat oso garrantzitsua» dela adierazi zuen alkateak, eta asteburura begira, «zorte handia» opa diela gaineratu zuen. «Lehenengo eta behin, ondo pasatu Gironan, eta, irabazten baduzue askoz hobeto; irabazi ala ez, gu ospatzeko prest egongo gara», esan zien taldeko jokalariei. Gerardo Candina saskibaloi taldeko presidenteak, bestalde, Gernika-Lumoko Udala eskertu zuen, taldea bertan hartzeagatik. Era berean, Gernika-Lumo ordezkatzea beraientzat ohore bat dela baieztatu zuen, eta taldea «ilusioz eta gogotsu» dagoela aipatu zuen.