Bermeoren eta Balmasedaren arteko partida ikusgai, bihar, Itxas Ganen
Bermeoren eta Balmasedaren arteko partida hartuko du bihar, Itxas Gane futbol zelaiak. Bizkaitarren arteko derbia 16:45ean hasiko da.3. mailako 4. multzoko sailkapenean bosgarren postuari sendo eusten dio talde bermeotarrak. Gaur gaurkoz, 41 puntu dauz...
3. mailako 4. multzoko sailkapenean bosgarren postuari sendo eusten dio talde bermeotarrak. Gaur gaurkoz, 41 puntu dauzka, eta puntu bakarrera dauka Beasain sailkapeneko laugarrena. Balmasedako taldea, ostera, sailkapeneko zortzigarrena da, eta 34 puntu eskuratu ditu orain arte lehiaturiko jardunaldietan. Hain zuzen ere, azken hiru puntuak aurreko jardunaldian lortu zituen, Alaves B sailkapen buruari 1-0 irabazita.
0-0 Culturalen kontra
Bermeok, beste alde batetik, aurreko jardunaldian hutsean berdindu zuen aurkari zuzena duen Cultural Durangoren kontra.
Talde durangarra sailkapeneko hirugarrena da, 44 puntugaz Beasain da hirugarrena, 42 puntugaz. Culturalen aurretik 49na puntu dituzte bi talde arabarrek: Alaves Bk eta CD Vitoriak.