Gernika KESB taldeko umeek Mini Kopa lehiatuko dute Gironan
Gorengo saskibaloi taldeek Erregina Kopa jokatuko dute gaur hasita Gironan, eta umeen mailako Mini Kopa ere han lehiatuko da asteburuan.Jon Mikel Roman Kipu eta Amaia Lauzirika entrenatzaileen agindupean, Gernika KESBtik umeen lehen urteko hamabi jokal...
Jon Mikel Roman Kipu eta Amaia Lauzirika entrenatzaileen agindupean, Gernika KESBtik umeen lehen urteko hamabi jokalarik eta bigarren urteko hiru jokalarik bidaiatu dute Herrialde Katalanetara, eta Lauro Ikastolako jokalari batek ere haiekin jokatuko du.
Klubeko ordezkariek hitzordu historiko horren garrantzia azpimarratu dute, eta nagusien taldeari moduan, zorte ona opa diete umeei.
Hiru multzotan banatuta, hamabi taldeklau talde multzo bakoitzean lehiatuko dute Mini Kopa. A multzoan dago talde gernikarra, eta haregaz batera multzo horretan daude Campus Promete, CD Zamarat eta Spar Citylift Girona taldeak.
Sarria de Ter pabilioian jokatuko dute A multzokoekmultzo bakoitzak pabiloi banatan jokatuko du, eta bihar finalerdiak ere leku berean izango dira.
Bestalde, domeka goizean Girona-Fontajau pabilioian jokatuko dituzte hirugarren eta laugarren sailkatuak erabakitzeko partida eta finala.