Gernika-Lumok 140.000 bisitari hartu ditu 2016an
Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa bisitatu duten herritarren artean %4 Gernikan izan da; alegia, 3.439.462 lagunetik 140.000 hartu ditu Gernikak 2016an.Udalaren arabera, Juntetxea, Bakearen Museoa eta Euskal Herria...
Udalaren arabera, Juntetxea, Bakearen Museoa eta Euskal Herria Museoa izan dira herritar horiek gehien bisitatu dituzten tokiak.
Gernikan igarotako denborari dagokionez, bataz besteko egonaldia egun erdikoa izan dela adierazi du udalak. «Turista horietatik %50,16 egun erdiz izan da Gernikan; %33,20 bi orduz eta %14,90 egun osoz», zehaztu du udalak.
Bestalde, euskal gastronomia turismoarentzat erakargarria dela ziur da udala, eta horren adierazgarri dira turismo datuak. Gernika-Lumo goizez bisitatu dutenen %70,03ak herriko ostalaritza ezagutu du, eta egun osoan herria ezagutu dutenen %16,90ak, aldiz, bertoko sukaldaritza ere dastatzeko aukera aprobetxatu du.
Astelehenetan gehien
Asteko egunei erreparatuta, astelehenetan eta eguaztenetan hartu ditu Gernikak bisitari gehien; 13.690 bisitari igaro ziren astelehenetan, esaterako, Turismo Bulegotik; eguaztenetan, aldiz, 12.361 lagun.
Uztailean eta abuztuan, bestalde, bataz bestez, eguneko 449 pertsona egon ziren Turismo Bulegoan. Egunean 800 bisitari hartzera ere ailegatu zen aipatu bulegoa.
Datu horiek ezagututa, Gernikaren marka «nazioartean jomuga ezaguna» dela uste du udalak, eta Bizkaiko eta Euskal Herriko leku bisitatuenetakoa dela deritzo.