Markina-Xemeingo gimnastikalariak lehian hasiko dira asteburuan

Markina-Xemeingo gimnastika erritmiko taldeko kideek urteko lehen txapelketak jokatuko dituzte asteburuan, Durangon eta Gernika-Lumon.Taldeko arduradunek jakitera eman dutenez, benjamin eta kadete mailako gimnastikalariek bihar Durangon lehiatuko dute....

Markina-Xemeingo gimnastika erritmiko taldeko kideek urteko lehen txapelketak jokatuko dituzte asteburuan, Durangon eta Gernika-Lumon.

Taldeko arduradunek jakitera eman dutenez, benjamin eta kadete mailako gimnastikalariek bihar Durangon lehiatuko dute. 16:00etan, benjamin mailakoen txanda izango da, eta 16:45ean, kadeteena.

Etzi, berriz, txiki mailakoek 16:00etan, eta alebinek 17:00etan lehiatu dute, Gernika-Lumon.

Lasarte, lehen postuan

Irati Lasarte gimnastikalari ondarrutarrak, bestalde, kadete mailako A taldeko lehenengo faseko saioa jokatu zuen joan den asteburuan Bergaran, Ordiziko taldeagaz. Taldekako sailkapenean, lehenengo postuan geratu ziren; bakarkako sailkapenean, ostera, Lasarte hirugarren geratu zen.