San Ignazioko kaltetuekin batu dira Jaurlaritzaren eta aldundiaren ordezkariak
Kamiñaldeko lur jausiak eragin dituen kalteak ikusi dituzte. Lanak ordaintzeko finantzaketa falta dela nabarmendu dute kaltetuek. Bi aste barru batzartuko da Kamiñaldeko lantaldeaAtzo goizean, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari...
Kamiñaldeko lur jausiak eragin dituen kalteak ikusi dituzte. Lanak ordaintzeko finantzaketa falta dela nabarmendu dute kaltetuek. Bi aste barru batzartuko da Kamiñaldeko lantaldea
Atzo goizean, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritza bat Ondarroan egon zen Kamiñaldeko lur jausiak eragin dituen kalteak bertatik bertara ikusten. Aldi berean, San Ignazioko hainbat kaltetugaz batu ziren.Kaltetuek euren kezkak eta dituzten beharrak azaltzeko aukera eduki zuten. Denaren gainetik, baina, lanak ordaintzeko finantzaketa falta dela nabar- mendu zuten. «Oraindik ere zortzi milioi euro falta dira», gogorarazi zieten Ondarroara joan ziren ordezkariei.
Bestalde, lur jausiak San Ignazioko etxeetan zenbaterainoko kalteak eragin dituen ikusi zuten ordezkariek, udal ordezkaritzagaz eta kaltetuetako hainbategaz batera. Kalterik gehien jasan dituzten 40C eta 42A atarietako hiru etxebizitzetan egon ziren, hain zuzen ere.
Eraikin barruan egon ziren ordezkariak, harrituta geratu ziren kalteak bertatik bertara ikustean, eta kaltetuei azaldu zietenez, kalteak pentsa baino handiagoak dira. «Hainbat argazki ikusi ditugu, baina bertan egon arte ez duzu pentsatu ere egiten zenbaterainokoak diren kalteak».
Etxebizitzetan ez eze, eraikineko teilatura ere igo ziren ordezkariak. Handik, kalteen ikuspegi orokorra ikusi ahal izan zuten. Aldi berean, mendi maga- lean egiten ari diren beharrak ere ikusten egon ziren, eta udaleko arkitektuaren eta mendiaren azterketaren ardura duen geologoaren azalpenak entzun zituzten.
Proposamen berria
Jaurlaritzako eta aldundiko ordezkariek kalteen nondik norakoen inguruko hainbat argazki atera zituzten, eta euren arduradunei erakutsiko zietela esan zuten.
Kaltetutako etxebizitzak ikusi eta gero, lantaldea udaletxean batzartu zen. Eta udalak agertu duenez, larrialdiko lanak ordaintzeko falta diren 2,3 milioientzako proposamen bat eskatu dio aldundiari. Horrez gain, larrialdiko lanak amaitutakoan egiteke geratzen diren urgentziazko lanak faseka egitea aztertzekotan geratu ziren teknikariak. «Modu horretan, kostuak ere zatika ordaintzeko aukera lortu nahi dute».
Hurrengo batzarra hamabost egun barru egitea adostu zuten bertaratutakoek, oraindik ere ordaintzeko dagoen dirua zelan bideratu denen artean adosteko.