Victorregaz batera Arretxe II eta Beroizen aurka jokatu eta partida irabazi eta gero (22-11), pilotari markina-xemeindarrak HITZAko kazetariaren galderak erantzun ditu. Poz aurpegiagaz, egindakoagaz harro dagoela esan du.
Nola ikusi duzu zeure burua partidan?
Ondo bilatu naiz, nik pentsatu baino hobeto. Ez daukat minik ere. Hasieran ondo ibili naiz, eta eskuak ere ondo erantzut dit. Gero, baina, kargatzen hasi zait. Baina hori normala da, partida ere luzea izan da eta. Denbora luzez jokatu barik egon eta gero, partida luzea izan denez, amaieran igarri dut neke hori.
Eskuan min ere hartu duzu, ezta?
Mina ez baina eskua hazi egin zait, eta horrek molestatu egin dit. Horrenbeste denbora jokatu gabe egon eta gero, normala da; etorriko da bere onera eta listo. Dena dela, besoan ez dut minik hartu eta bere lekuan daukat. Hori garrantzitsua da.
Beraz, indarberrituta itzuli zara.
Bai bai, motibatuta eta gogotsu nengoen. Eta horrelako giroagaz are gehiago.
Itzulerako partida zure herrian jokatzeak zer suposatu dizu?
Frontoian sekulako giroa egon da eta horrek asko motibatu nau; sekulakoa izan da. Sentitzen dut lau hilabetean egin dudan lanak merezi izan duela. Markina-Xemeingo frontoia horrela ikustea ikaragarria da.
Beraz, egindakoagaz pozik, aurrerantzean joko gehiago emateko prest zaude.
Hori da. Ondo sendatuta, berriro jokorako prest nago.
HONEKIN LOTUTA:Urrutikoetxea eta Imaz nagusi Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.