Radixu Irratia (105.5 FM) 26. urteurrena ospatzen ari da. Eta barikuan [otsailak 10] 18:00etan hasi eta domekan [otsailak 12] 18:00ak arte, askotariko saioak eskaintzen ari dira. Horien guztien artean, irratsaioa berezia Zapato Azulari buruzkoa izan da; gaur [otsailak 11] 12:00etatik 14:00etara eskaini dute.
Nekane Akarregi eta Igor Urresti, Zapato Azulari buruzko irratsaio berezian.
Horretan, desagertuta dagoen
Bolo Bolo herri aldizkariko kideek parte hartu dute. Kanpandorrean egon dira IƱigo Zabala, Nekane Akarregi eta Igor Urresti. Izan ere,
Bolo Bolo izan zen Zapato Azule jaia sortu zuena. Urteak atzera eginda, hasiera baten jaia zelakoa zen eta zelan sortu zuten kontatu dute.
Radixu Irratiko eta ‘Bolo Bolo’-ko kideak, saioa hasi aurretik.
Oro har, 48 orduetan gaur egun entzun ahal diren irratsaioak eta desagertuta daudenak ere entzuteko aukera eskaini du Radixu Irratiak.
PROGRAMAZIOA:
- Otsailak 10, barikua:
- 18:00-20:00: Time to roots.
- 22:00-24:00: Toleta apurtu.
- Otsailak 11, zapatua:
- 00:00-02:00: Kafe ole.
- 02:00-04:00: Jon Porruren ortua.
- 04:00-06:00: KBB.
- 06:00-09:00: OST.
- 09:00-12:00: Hilbehera + SDR.
- 12:00:14:00: Zapato Azula irratsaio berezia.
- 14:00-16:00: Terranobako salau.
- 16:00-19:00: The adicts.
- 19:00-22:00: Sputnik VIP.
- 22:00-24:00: Kritikal rock.
- Otsailak 12, domeka
- 00:00-04:00: Kritikal blues.
- 04:00-06:00: Bon vivant.
- 06:00-09:00: Ondarruko hooligansak.
- 09:00-11:00: Naranja azule.
- 11:00-12:00: Bota bosteku.
- 12:00-13:00: Lorituk FM.
- 13:00-14:00: Ganberruk FM.
- 14:00-18:00: Azken mohikanoak.