11 mintegik parte hartu dute gaur [otsailak 11] Markina-Xemeingo XV. Zuhaitz eta Landare Azokan. Eta sailtzaileek HITZAri jakin eragin diotenez, salmentak ondo joan dira. “Jendeak erosi egin du, eta pozik gaude”. Gehien saldu diren produktuen artean daude bertokoak ez diren landareak, Mimosak esaterako, eta sagarrondoak. “Jendeak landare exotikoak direnak nahi ditu”.
Eguraldiak ere asko langudu duela esan dute. “Iaz euria egin zuen, eta aurten ateri eduki dugu. Horrek ere eragina dauka salmentetan. Dena dela, Markina-Xemeingo azoka honetan beti saltzen da, jendea erostera etortzen da”. Zuhaitzen artean sagarrondoak nagusi izan badira ere, madariondoak eta gereziondoak ere ondo saldu direla esan dute. Saltzaileetako batek esan du 12:00ak aldera jende iladak eduki dituztela.
Izotzaren eragina. Aurten, gainera, azkenaldian nahikoa izotz egin duela eta, landare eta zuhaitz asko kaltetu dira. “Eta horrek ere salmentak gehitzea eragin du”. Landareei dagokienez, herritarrek Euskal Herrikoak diren espezieak baino kanpokoak direnak nahiago dituztela azaldu dute. “Klima aldetik, Euskal Herria nahikoa nahasia da, eta zailagoa izaten da landare eta zuhaitz batzuk haztea. Baina jendeak horiek nahi ditu”.
Landare txiki eta koloretsuek ere herritaren arreta erakarri dute. “Badirudi udaberri gosez gaudela”, esan du sailtzaileetako batek.
Orokorrean, giro ona izan da nagusi Plazabarripean, eta herritarren harantza honantza handia izan da; jende asko ikus zitekeen eskuan poltsaren bat zeramala.
Gozoak saltzen egon direnek ere salmenta onak eduki dituztela azaldu dute. Gainera, erosketak egin eta gero, taloa jateko aukera ere eduki dute herritarrek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.