Eskuz Binakako Txapelketaren hamaikagarren jardunaldia emozioz beteta egon da. Urritikoetxea-Imaz eta Altuna III.a eta Barriolarentzat oso garrantzitsua zen garaipena eskuratzea finalaurrekoetara begira. Urruti-Imaz sailkapenean azkenak ziren partida jokatzen hasi aurretik, eta azkenaurrekoak ziren Altuna III. eta Barriola.
Urrutikoetxea txispa handiagaz atera da, erasokor. Zaratamoko aurrelariak partida ona jokatu du, eta aurrean Altunari nagusitu zaio. Amezketarrari kostatu egin zaio tantoak amaitzea, eta Urrutik ez dio utzi bere jokoa egiten. Partida aurreko koadroetan erabaki da, eta atzean, nahikoa sendo aritu dira Imaz eta Barriola.
Tantoz tanto, ia partida osoan gorriak joan dira aurretik; 8-9 egon dira aurretik bakarrik urdinak. Dena dela, ez dute lortu markagailuan ihes egitea; bost berdinketa ere izan dira: 1-1, 3-3, 8-8, 9-9 eta 21-21.
Sailkapeneko azken postura jausi dira Altuna III. eta Barriola
Markina-Xemeinen, eta azkenaurrekora igo dira Urrutikoetxea eta Imaz
Garaipenagaz, Urrutikoetxea-Imaz azkenaurrekoak dira sailkapenean (4 puntu); eta Altuna III.a eta Barriola azken postura jaitsi dira (4 puntu). Hiru puntu daude jokoan, eta batak zein besteak ez dute erraz edukiko finalaurrekoetarako txartela eskuratzea; 5 puntugaz, aurretik dituzte Elezkano II-Zabaleta, Ezkurdia-Merino II.a eta Olaizola II-Untoria. 6 puntu dituzte Bengoetxea VI.a-Larunbe eta Artola-Albisu. Sailkapenburuan jarraitzen dute, 9 puntugaz Irribarria-Rezustak.
DATUAK
-Pilotakadak: 525
-Partidaren iraupena: 63:33
-Urrutikoetxea: 12 eginak, 2 sakez, 5 huts
-Altuna III: 7 eginak, 3 sakez, 5 huts
-Imaz: 2 irabaziak 5 huts
-Barriola: 1 egina, 2 galduak.
Aretxabaletaren partida. Markina-xemeindarrak eta Victorrek 22-11 irabazi diote Arretxe III eta Beroizi. Dena dela, partida ez da oso bizia izan. Hasieran tantoak azkarrago egin dituzte, baina partidak aurrera egin ahala, jokoa moteldu egin da.
900 ikusle. Uni frontoia bete-bete egin da. Eta markina-xemeindarrez gain, beste herri asko eta askotako ikusleak egon dira. Oro har, giroa izan da nagusi.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.