Gaur [otsailak 13] goizean
Munitibarko Berreño auzoko baserri batean sutea egon da. Herrizaingo sailak adierazi duenez, suhiltzaileek 08:30ean jaso dute sute abisua. Ia bi ordu eta erdi lanean egon ostean, 11:00ak inguruan itzali dute sutea.
Suhiltzaileak sua amatatzen Munitibarren erre den baserrian.
Suhiltzaileek nabarmendu dutenez, kalte material handiak egon dira; teilatua eta eraikinaren atzeko aldea erre dira, besteak beste. Baina ez da kalte pertsonalik egon. Izan ere, baserrira bertaratu direnean,
eraikina hutsik zegoen. Herrizaingo sailak adierazi duenez, ez dakite sutea zergatik hasi den. “Ikerketa bat abiarazi dugu”.