Ondarroako bertso eskolan izena emateko epea zabalik dago
Bertsutan Ondarroako bertso eskolako kideek jakitera eman dutenez, bertso eskolan parte hartu nahi dutenek horretarako ateak zabalik dituzte. Eskolan parte hartzea doakoa da, eta bertan izena emateko interesa dutenek otsailaren 22a aurretik Ondarroako udaletxean eman beharko dute izena 94-683 36 69 telefonora deituta edo jrosa@ondarroakoudala.net posta elektronikora mezua idatzita.
Bertso eskolako kideak eguztenero batzen dira Guzur Etxean gorengoko solairuan, 19:00etatik aurrera, eta ordu eta erdi pasatxoko saioak egiten dituzte. Bertso eskola otsailaren 22an hasiko da martxan, eta ekainera arte astero batuko dira.