Ondarroako San Ignazio kalearen zati bat itxita egongo da, bertan egin behar dituzten lanengatik
Udal iturriek azaldu dutenez, gaur [otsailak 14], 14:00etatik 15:30era, San Ignazio kalea itxita egongo da haurtzaindegiko paretik Zubi Barriaren pareraino.
San Ignazio 24 atariko eraikinaren fatxatik hondarra eta harri txikiak erortzen ari dira kalera, eta hori konpontzeko, eta bien bitartean oinezkoen segurtasuna bermatzeko, kalea itxi beharko dutela adierazi dute. Lanak amaitzean, kalea berriz zabalik egongo dela ere aurreratu dute.
Gaineratu dutenez, bihar [otsailak 15] ere, itxita egongo da kalearen zati bera, 12:00etatik 12:30era. “Antiguako Ama arrantza eta itsasketa eskolara dimentsio handietako materiala ekarri behar dute. Eta hori deskargatzen ari diren bitartean kalea itxita egongo da haurtzaindegi pareti Zubi Barrira bitartean”.