Elikadura arloan 3D teknologiak daukan eragina aztertuko dute
Otsailaren 27an, 10:00etan, Gosari Teknologikoen lehen saioa egingo du Leartikerrek Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Guneko auditorioan. Oraingo honetan, 3D inprimatzeak elikadura arloan dituen erabilerak aztertuko dituzte. Topaketak 09:30ean i...
Leartiker 2012ko abenduan hasi zen Gosari Teknologikoak antolatzen, jardunaldi bakoitzean entzuleak teknologia zehatz bati buruz informatzeko asmoz. «Ekimenaren helburua teknologia bati buruzko orientazio zabala jaso ahal izatea da, bai eta parte hartzaileen eta enpresa hizlarien arteko hartu-emana erraz- tea ere», azaldu dute.
Jose Javier Egurrola Leartikerreko Polimeroen Teknologia saileko zuzendariak hasiko du ekitaldia aurkezpen labur bategaz, eta horren ostean, Leartiker Polimeroen Teknologiako kideek plastikoen alorreko 3D inprimatzea aurkeztuko dute. «Teknologia horretara hurbildu eta kasu arrakastatsuak eta teknologia honen garapenak dituen aukerak azalduko dira».
Erakustaldia
Ondoren, Naia Andonegi Leartikerreko Elikagaien Teknologia saileko arduradunak elikagaien 3D inprimatzearen alorrari helduko dio, eta bera ere kasu arrakastatsuez eta praktika horren aukerez ariko da.
Leartikerrekoek azaldu dutenez, jardunaldiak irauten duen bitartean bi inprimagailu egongo dira une oro inprimatzen, bata plastikoarena eta beste bat janariarena, eta ikusleek 3D inprimatzearen prozesua bertatik bertara ikusteko aukera edukiko dute.
Jardunaldian parte hartu nahi dutenek www.leartiker.com webgunean eman behar dute izena.