Urdaibaiko kadeteek ez dute Euskal Ligarako txartelik lortu
Urdaibai Eskubaloi Taldeko kadeetek ez dute Euskal Ligan jokatuko. Mutilek Bermeon eta neskek Zumaian jokatu zituzten asteburuan Euskal Ligara sailkatzeko kanporaketak, baina ez zuten zorterik eduki.Bermeoko Arane Kiroldegian, lau talde aritu ziren Eus...
Bermeoko Arane Kiroldegian, lau talde aritu ziren Euskal Ligara igotzeko lehian. Gure Auzune taldearen kontra jokatu zuten barikuan mutilek lehen partida, eta 30-27 nagusitu zen etxeko taldea. Biharamunean, ostera, puntu bateko aldeagatik galdu zuen Txikixa Taberna Pulpo KE talde zumaiarraren kontra (28-29). Domekan ere ez zuten zorterik izan Urdaibai Eskubaloi Taldeko kadeteek, Bidasoaren kontra 29-32 galdu baitzuten.
Garaipen bakarra
Bestalde, neskak Zumaian jokatutako igoera fasean Usurbilgo taldea izan zen Urdaibaikoen lehenengo aurkaria, eta 24-25 galdu zuten. Zapatuan, Txikixa Taberna Pulpo KE 27-31 nagusitu zitzaion eskualdeko taldeari, eta domekan lortu zuten garaipen bakarra; 31-22ko emaitzagaz amaitu zen Urdaibairen eta Aloña Mendiren arteko neurketa.
Urdaibaiko gaztetxoak aurreko asteburuan gazte mailako mutilen taldeak lortutako balentria errepikatzeko gogotsu eta itxaropentsu zeuden. Talde sendoak dituzten arren, oraingoan ez dute zorterik izan.