Familia guztiarentzako 'Pintto Pintto' ikuskizuna, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean
Zapatuan [otsailak 18], 17:30ean, Anita Maravillas Teatroaren Pintto Pintto ikuskizuna egongo da Uhagon kulturguneko lehen solairuan. Txotxongilo eta aktoreen bitartez umorea eta samurtasuna uztartzen dituen istorioarekin gozatu ahal izango dute 3 urtetik aurrerako umeek.
Miren Larrea zornotzarraren eta Valentina Raposo txiletarraren laugarren lana da Pintto Pintto, eta familian gozatzeko komedia dela diote antzerki taldekoek, “lagun minen arteko historia”. Oro har, galdurik dagoen Pintto txakurkumearen eta garbitegi bateko behargin biren arteko harremanean oinarrituta dago.
SarrerakĀ 2 euro balioko ditu.