1936ko gerra garaian
Xemein eta Markina herrietan agintaritza zibila eta udal kudeaketa ardurak izateagatik zapaldutakoei, hildakoei, fusilatutakoei eta haien senideei, frankismoaren biktima bezala dagokien
aitortza omenaldia eta errekonozimendu instituzionala bideratzea da, Ahaztuen Oroimena elkartearen proposamenez abian jarri den Markina-Xemeinho herritarrez osatutako lantaldearen helburua
.
Ahaztuen Oroimena elkarteko kide eta udal ordezkariez gain, taldea memoria historikoan aditu edo interesa dutenei zabalik dagoela jakitera eman dute Ahaztuen Oroimena elkartekoek, eta interesa duten guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Horrela, bateren batek egitasmoan parte hartu eta ekarpenak egin nahi baditu
www.ahaztuenoroimena.com webgunera jo dezake eta
@_Harremanak (etxebarria1936@
gmail.com) atalaren bitartez harremanetan jarri. Mezua jaso bezain laster erantzuten saiatuko direla azpimarratu dute Ahaztuen Oroimena elkartekoek.