Alarbin Goikoa errotara bisita gidatua antolatu du Ekoetxeak domekarako
Altamira auzoan dago errota, eta XX. mendean eten zuen bere jarduna. Eraikina ondare kultural eta historiko izendatu dute. Bisita 10:00etan hasiko da, Madariaga dorretxetikEkoetxea Urdaibaik antolatuta, Busturiko Alarbin Goikoa errotara bisita gidatua ...
Altamira auzoan dago errota, eta XX. mendean eten zuen bere jarduna. Eraikina ondare kultural eta historiko izendatu dute. Bisita 10:00etan hasiko da, Madariaga dorretxetik
Ekoetxea Urdaibaik antolatuta, Busturiko Alarbin Goikoa errotara bisita gidatua egingo dute domekan. 10.00etan aterako dira, Madariaga dorretxetik. Altamira auzoan dagoen errota hori ondare artistiko, kultural eta historikoaren izendapena dauka, eta hala jaso zuen 2003ko Urdaibai kudeatzeko plan nagusiak.Hala, kultura eta natura batuko dituen ibilbide gidatuan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Era berean, Ekoetxea Urdaibai zentrora bisita gidatua ere egingo dute.
Alarbin Goikoa errotak XX. mendeko erdialdean eten zuen bere jarduna. Errotabarri errekaren urak erabiltzen zituen, eta bere historian zehar, jabe ezberdinak izan ditu.
Egoera onean
Bi errota-ardatz zituen Alarbin Goikoak. Burdinola ere izan zen, eta argi indarra ere sortzen zuen Busturiko Alarbin Goikoa errotak.
Gaur egun egoera onean dago errota, eta, bai kanpotik zein barrutik, ondo kontserbatuta dago. Informazio gehiago: www.urdaibai.org.