Kalez kale ibiliko dira gaur Kanta Kanta Lorueko partaideak
Otsaileko hirugarren barikua izanik, herriko kaleak euskal kantuz betetzeko asmoz batuko dira gaur iluntzean, Kanta Kanta Lorue ekimeneko parte hartzaileak.Hilero egin legez, 20:00etan jarri dute ordua, Goiko Plazan. Handik, Torronterora joango dira, 2...
Hilero egin legez, 20:00etan jarri dute ordua, Goiko Plazan. Handik, Torronterora joango dira, 20:30ak aldera. Ondoren, Aurrekoetxea, Intxausti eta Arresi (Galerna parean) kaleetatik ibiliko direla jakinarazi dute. Gaurko ibilbidea ohiko lekuan amaituko dute, Eskoikizen, 22:30ak inguruan.
Ekimeneko parte hartzaileek bermeotar kantuzale guztiak animatzen dituzte «eztarriak findu, umorez bete eta kantu taldean gozatzera».