Mende bat betetzen duten bizilagun guztiei egiten dien modura, Ondarroako Udalak omenaldi xumea egin zion Maritxu Egiguren
Maitxu-ri. Zapatuan [otsailak 18] bete zituen urteak Egigurenek, eta udal ordezkariek orkidea more bat eman zioten herritar guztien izenean, zoriontzearekin batera. Oparia Zunbeltz Bedialauneta alkatearen eta Iñaki Lersundi eta Rakel Elu zinegotzien eskutik jaso zuen Antiguako Ama egoitzan.
Urtemuga berezia goi-goitik ospatu zuen Egigurenek; eguerdian, Antigua baselizara joan zen mezetara, eta ospakizunak familiako kideekin eta hurrekoekin batera egindako bazkariagaz amaitu zituen.
Udal ordezkariak Maritxu Egigurenegaz batera. Argazkia: Ondarroako Udala