Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Emozioa gainezka Lekeition jokatzen ari diren Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketan

Eider Mugartegi
Lekeitio
2017/02/20
Ligaxkako azken partida jokatu zuten atzo [otsailak 19] , Lekeitioko trinketean, eta lehen postua erabakita gelditu zen. Alde batetik, Astigarraga eta Egaña partidarik galdu barik zegozen, eta bestetik, Telleria eta Conde bakarra galduta, beraz, espero bezain bizia izan zen atzoko partida. Telleria mallabiarrak eta Conde elgoibartarrak serio hasi zuten partida, eta ondorioz markagailuan aurretik eta agintzen joan ziren 20 eta 16 tantora arte. Orduan ailegatu zen Astigarraga eta Egañaren susperraldia. Astigarragaren sakeari esker 20 eta 22 jarri ziren aurretik debarra eta mendarotarra, eta bazirudien txapelketako beteranoenak eta gazteenak partidarik galdu barik amaitu behar zutela txapelketa. Baina, Telleriak partiduaren pisua beregan hartu zuen, eta ezker erremate indartsuari esker, partidari buelta ematea lortu eta 30 tantora arte gelditu barik joan zen aurrera markagailuan Telleriak eta Condek osatutako bikotea. 30 eta 22 irabazi zuten. “Emaitza horregaz, bikote biak berdinduta gelditzen ziren ligaxkan, eta azken aurrekoak erabakitzeko, berdinketa hautsi  beharra zegoen”, azaldu dute txapelketako antolatzaileek. Beraz, partida berria segituan jokatzea erabaki zuten, 22 tantora.
Egaña eta Astigarraga pilotariak. Argazkia: Beteranoen Binakako Esku Pilota Txapelketa

Egaña eta Astigarraga pilotariak. Argazkia: Beteranoen Binakako Esku Pilota TxapelketaEgaña eta Astigarraga pilotariak. Argazkia: Beteranoen Binakako Esku Pilota Txapelketa

Emozioa gainezka egon zen, beraz, azkenera arte. Astigarragak sakeaz baliatuz eta atzea ondo zainduta, eta Egaña indartsu bategaz lagunduta, partida bere alde jartzea lortu zuen. Horrela, 22 eta 18 irabazi zuten debarrak eta mendarotarrak. “Oraingoan Telleria eta Conderen ahaleginak hutsean gelditu ziren”, esan dute antolatzaileek. Azken aurrekoak. Gauzak horrela, datorren domeka bietan, otsailak 26 eta martxoak 5, jokatuko dira azken aurrekoak. Otsailaren 26an, 10:00etan, Telleria eta Conderen eta Beraza eta Etxebarriaren arteko norgehiagoka jokatuko da, eta dema polita izan daitekeela aurreikusten dute antolatzaileek. “Edozer gerta liteke partida horretan, ligaxkan neurria hartu ondoren, elgoibartarrek errez gainditu zituzten-eta Telleria eta Conde”. 11:00etan, berriz, Moral eta Laka bikotearen eta Astigarraga eta Egaña bikotearen arteko partida jokatuko da. Partida hori, seguruenik aurrean erabakiko dela diote antolatzaileek. “Naiz eta Astigarraga eta Egaña faboritoak izan, lekkeitiarrak eta mendexarrak etxean jokatzen dute, eta egun borobila badaukate, edonori aurre egiteko gai dira”. Antolatzaileek azaldu dutenez, azken aurrekoak bi partidatara jokatu behar dira, eta finalera heltzeko biak irabazi behar dira. “Berdinketa egonez gero, hirugarren partida erabakigarri bat jokatu beharko da martxoaren 26an, finalistak izendatzeko”.
Conde, Telleria, Astigarraga eta Egaña Izarra epailea erdian dutela. Argazkia: Beteranoen Binakako Esku Pilota Txapelketa

Conde, Telleria, Astigarraga eta Egaña Izarra epailea erdian dutela. Argazkia: Beteranoen Binakako Esku Pilota Txapelketa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.