Pabellon 6 arte eszenikoen gunean sortutak Gazte Konpainiagaz, aktore ondarrutarrak
Romeo y Julieta obra antzeztu zuen otsailaren 14an Bilboko Arriaga antzokian. Goizean ikastetxeei zuzendutako saioa eskaini zuten, eta arratsaldean publiko osoarentzako. Bi emanaldiak “oso ondo” atera zirela esan du Etxebarriak. “Martitzen bat izateko, jendeak oso ondo erantzun zuen, bai goizean eta baita arratsaldean ere”.
Etxebarria (ezkerrean), Arriagan obra antzezten.
Etxebarriak dio
ikasleek arreta handiz jarraitu zutela obra. “Harritu egin nintzen zer nolako arretagaz jarraitu zuten obra”. Behin emanaldia amaitu eta gero, ikasleekin zuzenean berba egin zuten. “Horretan obrari buruz eta aktore profesioari buruz berba egin genuen. Izan ere, galdetu genien ea aktore izan nahiko luketen”. Etxebarriak bere esperientzia pertsonala kontatu zien. “Non ikasi ahal duten eta abar kontatu genien. Nik esan niena da aktore izateko gogoekin ez geratzeko”.
Obrari dagokionez, Gazte Konpainiaren
Romeo y Julieta obrak estereotipoak hausten dituela esan zieten ikasleek. “Eurek hori esan izanak harritu eta poztu egin ninduen”. Izan ere, izatez,
Romeo y Julieta obran aitak paper dominantea dauka. “Guk aitaren eta amaren paperak moldatu egin genituen; gurean ama da paper dominantea duena. Ikasleak horretaz konturatu ziren eta poztekoa da”.
Arratsaldeko saioan ere publiko asko eduki zutela eta, pozik dago ondarrutarra. “Esan zigutenez
700 ikusle inguru egon ziren. Eta kontuan edukita martitzen bat zela, oso ondo dago”.
Etxebarria, publikoagaz berbetan, Arriagan obra eskaini eta gero.
Oro har,
Arriagan antzeztea luxua izan dela dio Etxebarriak. “Arriagak errespetua ematen dizu. Eta batzuetan urduritasunak ez dizu uzten momentua aprobetxatzen, baina kasu honetan nik gozatu egin nuen”. Arriagako agertokia eurak ohituta dauden agertokiak baino handiagoa denez, moldaketaren bat ere egin zutela azaldu du. “Agertoki osoa hartzeko, mugimenduak eta abar moldatu egin genituen.
Ainhoa Etxebarria, ‘Romeo y Julieta’ antzezten.