Bere aurreko diskoaren giro eta unibertso poetikoan oinarritutako sei kanta batu ditu Anari taldeak
Epilogo bat diskoan. Musikariak dio alboan izan dituen entzuleentzako «opari bat» dela lana, eta lan hori aurkeztuko die bere jarraitzaileei,
barikuan [otsailak 24],
20:00etan, Lekeitioko Ikusgarri aretoan emango duen zuzeneko kontzertuan.
Anari Alberdi eta bere taldeak,
Zure Aurrekari Penalak, bere aurreko diskoari,
Epilogo Bat ontzea erabaki eta grabatu du, Martxel Arkarazo soinu teknikariagaz, Andoaingo Garate estudioan. Sei abesti grabatu dituzte, Intro instrumental bat eta bost abesti berri. Aurreko diskoaren lotura moduan, bertan dira Joaquin Pascual, Ager Isunza (Audience), Ander Mujika (Napoka Iria) eta Karlos Osinaga. Horrez gain, Ruben Garatea (Audience), Joseba Irazoki (Joseba Irazoki, Atom Rhumba…) eta Beñardo Goietxek ere parte hartu dute diskoan.
Anari. Argazkia: Anari
Musilkalki aurrekoari loturiko diskoa dela azaldu dute, eta aurrekoan bezala hitzetan dauka indarra.
Portu Zaharrian. Anari taldeagaz gainera,
Jabi Patxon Lekeition aski ezaguna den kantautorea ere igoko da barikuan Ikusgarriko oholtzara. Patxonek hainbat aldiz alaitu ditu herri
ko asteburu eta jai egunak bere Rock and Roll Express bertsio taldeagaz. 2013.urtean Hamaika Gogamen izeneko lehen barkarkako lana grabatu zuen, eta musikarekiko daukan grinari jarraituz, 2017an Portu Zaharrian bigarren lana argitaratu du. Ikusgarrin estreinatuko du lana lekeitiarrak.
Jabi ‘Patxon’ kontzertuan, Rock and Roll Expres taldeagaz
Kontzertu bikoitzerako sarrerak Lekeitioko Kultur etxean eta Traola estudioan eskuratu daitezke 10euroren truke.