Otsailaren 10ean lan istripu baten ondorioz hildako
gazte mutrikuarraren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur [otsailak 23] iluntzean, Goiko Plazan.
Lan istripurik ez! Prekarietatea hiltzailea! lelopean bildu dira norbanakoak bai eta Udalbatza osatzen duten zinegotziak ere.
Protesta udalbatzaren ohiko osoko bilkuran aurretik egin da, izan ere, hildakoak eragiten dituzten lan istripuen aurrean Mutrikuko Udalak protokolo bat bere egin dezan eskatzen duen mozioa aurkeztu du Mutrikuko LAB sindikatuak. Mozioa EH Bilduren eta B+I aldeko botoekin onartu da; EAJ abstenitu egin da.
Herritarrak eta Udalbatza osatzen duten zinegotziak, elkarretaratzean.