Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek inauteriekin hitzordua daukate datozen egunotan. Inauteriek kolorez, musikaz, dantzaz eta mozorroz zipriztinduko dituzte auzo eta herriak, eta eguneroko janzkera alde batera utzita, parean pareko arropak edo mozorrorik landuenak eta originalenak hartu, eta lagun artean gozatzeko egun bereziak izango dira. Urteroko pertsonaien ondoan, Lantzoia (Ondarroa), Akula (Ondarroa), Pikomelatos (Mutriku) eta Gregoritxu (Aulesti), beste hainbat eta hainbat izango dira protagonista, pailazoak, sorginak, astronautak, indioak, piratak eta hippyak, besteak beste.
EGITARAUAK: Inauteriak 2017 Lea-Artibain eta Mutrikun