Partida erabakiorra jokatuko du Leire Etxanizek, Mallabian
Euskal Herriko Elite Txapelketako finalerako txartelak jokoan egongo dira bihar [otsailak 25], 17:00etatik aurrera, Mallabiako frontoian. Leire Etxaniz etxebarritarra izango da protagonistetako bat.
Martinek eta Etxanizek oraindik ez dute porrota ezagutzen, ligaxkako hiru partida irabazi zituztelako. Bere aurkariek, berriz, Irazustabarrenak eta Ruiz de Larramendik partida bat irabazi eta beste bat galdu zuten, eta B multzoko bigarren postuan geratu ziren. Aldeko tanto kopurua kontuan hartuta, torneoko adar horetako lehen posizioa Arrizabalaga eta Mendizabalentzat izan zen.
Murillo eta Arrieta, berriz, A multzoko hiru partidetatik bitan atera ziren garaile, eta bigarren geratu ziren. A multzoko lehen postua Martin eta Etxanizek lortu zuten.
Bi norgehiagokak lehiakor lehiakorrak izango direla aurreikus daiteke, eta partida bakoitzeko irabazleak martxoaren 3ko finalean aurkituko dira aurrez aurre, Mallabiako pilotalekuan.