Alexis Apraizek agur beroa jaso du Labriten
Alexis Apraizek zapatuan Iruñeako Labriten jokatu zuen profesionaletako azken partida. Amaieran, senideek txapela jantzi eta lore sorta oparitu zioten. Publikoak, zutik jarrita, txaloka agurtu zuen, eta momentu hunkigarria izan zela azaldu du. Victorr...

Alexis Apraizek zapatuan Iruñeako Labriten jokatu zuen profesionaletako azken partida. Amaieran, senideek txapela jantzi eta lore sorta oparitu zioten. Publikoak, zutik jarrita, txaloka agurtu zuen, eta momentu hunkigarria izan zela azaldu du. Victorregaz 22-19 galdu zuen Tainta eta Aretxabaletaren kontra, baina partida txukuna jokatuta agur esan duelako pozik dago gernikarra.