Bermeok eta Santurtzik puntuak banatu dituzte
FUTBOLA // Bermeok bana berdindu zuen Santurtziren kontra zapatuan, Itxas Ganen. Neurketa hasi eta ordu laurdenera, Argider Aretxagak sartu zuen etxekoen gola. Santurtziko Jimenok 52. minutuan lortu zuen berdinketaren gola. 3. mailako 4. multzoko sailk...
FUTBOLA // Bermeok bana berdindu zuen Santurtziren kontra zapatuan, Itxas Ganen. Neurketa hasi eta ordu laurdenera, Argider Aretxagak sartu zuen etxekoen gola. Santurtziko Jimenok 52. minutuan lortu zuen berdinketaren gola. 3. mailako 4. multzoko sailkapenean Bermeo bosgarren postutik seigarrenera jaitsi da. 46 puntugaz Portugalete da bosgarrena, eta talde bermeotarrak puntu bat gutxiago du.