Azken momentura arte aterrune baten zain egon badira ere, aurten ezin izan da kalejirarik egin, eta beraz, lekeitiarrek frontoien babesa bilatu dute gaur [otsailak 28], inauteriak ospatzeko.
Eskola Publikoko ikas komunitateak ikastetxeko frontoian egin du jaia. Mailaz maila, argazkiak atera dituzte lehendabizi, eta ondoren musika eta dantza eduki dituzte ondo pasatzeko.
Ikastolatik herriko frontoirako bidea zuzenean egin dute bestalde, R.M. Azkue Ikastolakoek, eta urtero modura emanaldi berezia eskaini dute bertan. Munduko musikak izan dituzte gai aurten, eta Euskal Herritik hasita, mundu osoko doinuak kantatu eta dantzatu dituzte txiki, gazte eta helduek, taldeka.
Gaia musika izanik, dozenaka abesti sortu zituen Imanol Urbieta ere izan dute gogoan, eta beraz, Jon Braun abestiagaz hasi eta Ran Rober Ran kantuagaz amaitu dute emanaldia.
HONEKIN LOTUTA: Inauterietako orrialde orokorra
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.