Iragarrita zegoen. Segurtasun Sailak atzo esan bezala, olatu handiak ikusi ahal izan dira gaur. 5-7 metro arteko olatuak izan dira. Ondarroan, esaterako, olatuek behin eta berriz pasatu dute portuko dikea. Eta Mutrikuko Saturraran hondartza eta Ondarroako portuaren artean ere olatu handiak ikusi ahal izan dira. Lekeition, esaterako, Ekaitz elkartean terrazara ateratzeko atea apurtu dute olatuek. Jakitera eman dutenez, normalean elkarteak dituen beste leiho batzuk apurtu izan dira, inoiz ez terrazako atea.
Gainera, olatu handiek eta marea biziek bat egin dute goizaldean; arratsaldean ere berdin gertatuko da. Lehen itsasgora 05:40ean izan da, 4,76 metroko itsas mailarekin. Olatuek, bestalde, maila hori 6,7-7,3 metro artera igo ahal izan dutela ohartarazi dute adituek. Bigarren itsasgora, berriz, 18:00etan izan da, 4,52 metroko itsas mailarekin, eta 6,7-7,4 metrora heldu da.
Eguneko bi tartetan ezarri dute alerta laranja: 04:00etatik 08:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Era berean, nabigaziorako kostako lehenengo bi milietan ere ezarri dute alerta laranja, 03:00etatik 24:00etara.
Olatuak Ondarroako portuan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.