Sahararen karabanarako 7.886 kilo elikagai bildu dituzte Debagoienean
Piztu itxaropena izenburupean, Sahararen aldeko 13. Euskal Karabanaren elikagai bilketa egin dute Debagoienean. Eta kanpaina horrekin bat egin du, besteak beste, Mutrikuko Udalak 1.000 euroko diru laguntzagaz.«Eskertzekoa da ekarpena. Diru hori kudeak...
«Eskertzekoa da ekarpena. Diru hori kudeaketa gastuei aurre egiteko eta bildutako materiala Donostiara eramateko garraio gastuetara bideratuko dugu», azaldu dute kanpainaren bultzatzaileek. Oro har, 7.886,70 elikagai eta pixoihal zein konpresa bildu dituzte. «Lortutako emaitza izugarri positiboa da, alde guztietatik». Azaldu dutenez, kanpainarekin bat egin duten erakunde publiko, gizarte erakunde eta norbanakoak asko izan dira. Horrez gain, jatorri askoko pertsonen eta boluntarioren laguntza ere eduki dute.
Antzuolan, esaterako, tona erdi janari biltzea lortu dute Anelkar elkartekoek; Bergaran (Elgeta eta Soraluzeko bilketak batuta), 4.902 kilo; eta Arrasaten (Aretxabaleta, Mutriku eta Oñatiko bilketak barne), 2.495,5 kilo.