Zehatz esateko, Txalet Monikatik Drongenera arteko bidean kenduko dituzte sasiak. Eta ondorioz, “lanak egiten ari diren bitartean autorik ez kaltetzeko”, ibilgailuak kentzeko eskatu du Ondarroako Udalak. Dena dela, gune horretan aparkatuta dauden autoei ere oharra utziko diela jakitera eman dute.
Lanak eguenean 08:30ean hasi eta eguerdirako bukatuta egongo direla esan dute.
Artabide kalea, Txalet Monikatik gora. Argazkia: Ondarroako Udala