Saioa
zapatu gauean [martxoak 4] izango da, Mutrikuko Gaztetxean. Eta horretan Mutriku, Deba eta Mendarako kideek osatzen duten Arnope taldea eta Hernani 2 taldeko kideak ariko dira. Gertaera bat tarteko, baina, bertso saioa gauean egingo dela eta ez arratsaldean jakitera eman dute;
bertso bazkaria egin ordez afaria egingo dutela iragarri du Mutrikuko Bertso Eskolak.
Joan den astean Mutrikuko Bertso Eskolan ibilitako 14 urteko neskatoa zendu zen Mutrikun. Eta bihar arratsaldean haren omeneko ekitaldia egingo dela eta, saioa orduz aldatzea adostu dute. «Bertso eskolaren inguruko jende askok ekitaldi horretan parte hartzeko konpromisoa hartuta geneukan. Horregatik, bertso saioa gauean egingo da, eta ez arratsaldean. Eta bazkaria egin ordez afaria egingo dugu», azaldu dute Mutrikuko Bertso Eskolako kideek.
Arnope taldeko bertsolariak, ordezkaria, gai jartzailea eta epailea. Argazkia: Mutrikuko Bertso Eskola
Afaria 20:30ean hasiko da, eta saioa 22:30ean. Oholtzara igoko diren bertsolariei dagokienez, Arnopekoak ondokoak izango dira: Xabi Astigarraga, Imanol Lekunberri eta Antton Aizpurua. Hernani 2 taldetik Oier Lurramendi, Iker Osa eta Iker Ormazabal bertsolariek parte hartuko dute.
Arnopekoen bigarren saioa. Bertso afarirako sarrerak Zubixa tabernan eta goiko Eroskin daude salgai, 12 euroan.
Arnopeko kideentzako bigarren saioa izango da zapatukoa. «Lehenengo kanporaketa saioa Amasa-Villabonako Am…ona taldearen aurka jokatu zuten, eta puntuazioz saioa galdu bazuten ere (16-8), oso saio ona egin zuten Arnopeko hiru bertsolariek», esan dute Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kideek.