Beste urte batez, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko da hainbat eta hainbat herritan, martxoaren 8an. Lea-Artibaik eta Mutrikuk egun horregaz bat egingo dute, eta egun horretan zein aurreko eta osteko egunetan ere, hainbat jarduera egingo dituzte, aldarrikapenak tarteko.
Berdintasuna nire baitan hasten da lelopean aurkeztu du Emakundek aurtengo Emakumeen Eguna. Horrela, gizarte berdinzale bat eraiki eta lortzeko bidean norbanakoak duen erantzukizuna azaleratu gura dute, berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen garrantzia azpimarratuz.
Martxoaren 14ra arte iraungo duen kanpainan eguneroko adibide baikorrak ageri dira, norbanakoak bere inguru hurbilenean berdintasun arloan egin ditzakeen ekarpenak azalduz.
Sare sozialetan. Herritarrak adibide horiek erakustera gonbidatu dituzte, eta horretarako sare sozialetan adibideak ematera animatu dituzte,
#BerdintasunaEgitenDut traola erabiliz.
EGITARAUA, HERRIZ HERRI