Ziortza-Bolibarko Udalak, Aranbaltz Kultur Elkarteak eta Markola Guraso Elkarteak elkarlanean antolatuta, Zuhaitz eta Konpost Eguna ospatuko dute
domekan [martxoak 5].
11:00etan kanposantu aurreko aparkalekuan elkartuko dira, eta hamabost sagarrondo landatuko dituzte. Ondoren, konposta egingo dute.
Baionako Etxepare Lizeoaren diru bilketa kanpainagaz bat egin dute, eta haiei erosi dizkiete arbolak: “Ikasleentzat Lizeoa handitzea da kanpainaren helburua, eta haiei laguntzeko erosi dizkiegu sagarrondoak”.
Interneten eskuratu. Datorren ikasturtean 400 ikaslerentzako kolegio berri bat zabalduko dute Baionan, eta 300.000 euro lortu behar dituzte.
Internet bidez erosi daitezke sagarrondoak. Mota desberdinetakoak dituzte: ondo motxa, eztika, peatxa, anisa, eri sagarra… Laguntza eman arren sagarrondorik gura ez dutenek haientzat utzi, eta haiek euskararen sagardian landatuko dituzte.
Sagarrondoak salduta, mezu sinbolikoa plazaratu dute: “Sagarrondoak euskara, ikastola eta Lizeoa irudikatzen ditu. Euskarak, lizeoak, hazten, hezitzen, handitzen eta zaintzen gaitu, eta eten gabe elkar elikatzen dugu”.