XIV. Ereñoko Udala Sari nagusia jokatuko dute bihar
Bihar 10:30etik aurrera, jokoan egongo da XIV. Ereñoko Udala Sari Nagusia. 23 urtez azpikoen Lehendakari Txapelketaren lehenengo proba puntuagarria izango da.Ereñon hasi eta amaituko da, eta Ibarrangelu, Ea, Ispaster, Kortezubi eta Nabarniz udalerrie...
Ereñon hasi eta amaituko da, eta Ibarrangelu, Ea, Ispaster, Kortezubi eta Nabarniz udalerrietatik pasatuko dira. 105, 4 kilometroko lasterketa da, eta Nabarniz eta Natxitua dira mendi puntuagarriak, eta tarteko helmugak Atxosten, Ereñonkontrahelmugan eta Ispasterren izango dira.
140 txirrindulari inguru espero dituzte. Besteak beste, Euskadi Fundazioa, Lizarte eta Eiser Hirumet Euskal Herriko taldeetako txirrindulariek lehiatuko dute lasterketa. Eta espainiar estatuko Aldro Team eta Condator Fundazioko txirrindulariek ere parte hartuko dute.