Lea-Artibai eta Mutrikuko ehunka korrikalarik hartu dute parte gaur [martxoak 5], Donostiako Lilatoian. Goizean goiz irten dira Lea-Artibai eta Mutrikuko korrikalariak Donostiarantz, 28. Lilatoian parte hartzeko. Autobusetan batzuk eta autoetan besteak, 56 ondarrutarrek, 80 markina-xemeindarrek eta eskualdeko beste hainbat korrikalarik jantzi dituzte aurten, Lilatoiko kamiseta berdeak. Aurobus berean joan dira Mutriku, Lekeitio eta Ondarroako korrikalariak, beste bat bete dute Markina-Xemeinen.
Ondarroako taldea Donostiara joateko autobusa hartzeko prest.
Ondarroako taldea, Donostian.
Iaz baino 700 emakume gehiagok hartu du parte lasterketan. 10:30etan hasi dira Bulebarrean aringa-aringa aurten izena eman duten 5.758 emakumeak eta 5 kilometroko ibilbidea egin dute. Lasterketa bukatzean, indarra izan dutenek, batukadaren erritmora dantzan egiteko aukera izango dute. Urtero modura, girorik ez da falta izan gaur [martxoak 5], Donostian.
Lasterketa amaituta, sariak banatu dituzte Alderdi Ederren. Hiru talde jendetsuenak ere eduki dute izendapena, eta Markina-Xemeingo taldeak 3. saria irabazi du.
Markina-Xemeingo korrikalariak. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Markina-Xemeingoak saria hartzen. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Hitza taldea. 74 emakumek hartu dute parte Lilatoian Hitza taldeagaz. Oarso Bidasoko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Goierriko Hitza, Urola Kostako Hitza, Busturialdeko Hitza eta Irutxuloko Hitzak elkarlanean sortutako taldea izan da.
Hitza taldea. Argazkia: Malen Aldalur (Irutxuloko Hitza)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.