Gaur [martxoak 7] Galiziako ordezkaritza Mutriku bisitatzen egon da. Taldea atzotik [martxoak 6] Geoparkea bisitatzen dabil, eta gaur amaitu dute bisitaldia. Ortegal eskualdea Xeoparque do Cabo Ortegal geoparkea bultzatzeko lanean dabil buru-belarri, eta beste esperientzia batzuk ezagutzera etorri dira bertora.
Deba eta Zumaia bisitatu zituzten atzo Ortegal (Coruña) eskualdeko Cariño, Cedeira, Cerdido, Moeche, Ortigueira, San Sadurniño eta Valdoviño alkateek eta zinegotziek, eta gaur goizean, bestalde, Mutrikuko hainbat txoko ezagutu dituzte.
Nautilus Ikasgune Geologikoan hasi dute bisita, eta harrituta geratu dira han ikusi duten amonite eta fosilen bildumarekin. Museoaren inguruko hainbat azalpen ere jaso ditu Galiziako ordezkaritzak, eta irteeran eskualdeko produktuez osatutako sorta jaso dute opari. Ondoren, Mutrikuko hirigune historikoa ezagutu dute Marta Amonarriz turismo teknikariaren eskutik.
Galiziako ordezkaritza Mutrikun