Urko Berrade nafarrak irabazi du XIV. Ereñoko Udala Sari Nagusia
Lizarte taldeko txirrindulariak jantzi ditu mendiko eta tarteko helmugako maillotak. Txomin Juaristi markina-xemeindarra hirugarren sailkatu daUrko Berrade nafarrak irabazi zuen XIV. Ereñoko Udala Sari Nagusia, zapatuan. Lizarte taldeko txirrindularia...
Lizarte taldeko txirrindulariak jantzi ditu mendiko eta tarteko helmugako maillotak. Txomin Juaristi markina-xemeindarra hirugarren sailkatu da
Urko Berrade nafarrak irabazi zuen XIV. Ereñoko Udala Sari Nagusia, zapatuan. Lizarte taldeko txirrindulariak 2 ordu, 52 minutu eta 48 segundotan amaitu zuen lasterketa.Garaipena eskuratzeaz gain, tarteko helmugako eta mendiko maillotak ere irabazi zituen, eta Lizarte taldeak eroan zuen taldekako saria.
Caja Rural Team taldeko Mauricio Moreira uruguaiarra sailkatu zen bigarren postuan. Moreira Berraderengandik minutu 1 eta 12 segundora helmugaratu zen. Baque taldeko Txomin Juaristi markina-xemeindarra heldu zen hirugarren. Juaristi irabazlearengandik minutu 1 eta 25 segundora sartu zen helmugan.
Ereñoko Gerandape Kirol Klubeko kideek azaldu dutenez, 161 txirrindularik hasi zuten lasterketa, baina horietatik 55 txirrindulari helmugaratu ziren.
Euriari eta haize indartsuari aurre egin behar izan zieten txirrindulariek, 105,4 kilometroko lasterketan. Ereñon hasi eta amaitutako proban, parte hartzaileak Ibarrangelu, Ea, Ispaster, Kortezubi eta Nabarniz udalerrietatik pasatu ziren, eta Nabarniz eta Natxitua izan ziren mendi puntuagarriak.
Tarteko helmugak Atxosten, Ereñon (kontrahelmugan) eta Ispasterren egon ziren.
Lehendakari Txapelketa
Ereñoko lasterketa Lehendakari Txapelketaren lehenengo proba puntuagarria izan da, eta asteburu honetan bi proba jokatuko dituzte.
Bigarren lasterketa puntuagarria Urretxun (Gipuzkoa) izango da zapatuan, eta Lizarran (Nafarroa) daukate hitzordua, berriz, domekan.