Arratzun hasiko da gaur 25. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa
Seina bertsolariz osatutako zortzi taldek parte hartuko dute txapelketan. Busturialdea gaur lehiatuko da Durangaldearen aurka; Lea-Artibai hilaren 21ean, Uribe Butroeren kontra25 urte beteko dituen Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa hartuko du ga...
Seina bertsolariz osatutako zortzi taldek parte hartuko dute txapelketan. Busturialdea gaur lehiatuko da Durangaldearen aurka; Lea-Artibai hilaren 21ean, Uribe Butroeren kontra
25 urte beteko dituen Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa hartuko du gaur Arratzuk. Guztira, zortzi taldek parte hartuko dute txapelketan, eta horien artean egongo dira aurten ere, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko gazteak.10:45ean hasita, lehenengo kanporaketa lehiatuko dute gaur Busturialdeko eta Durangaldeko bertsolariek, Barrutialde BHIn. Hala, puntu gehien lortzen dituenak lehenengo finalaurrekoa jokatu beharko du martxoaren 24an, Zallan. Lea-Artibaikoak, aldiz, Markina-Xemeinen ariko dira bertsotan hilaren 21ean, Uribe Butroekoekin batera.
Guztira, 48 bertsolari lehiatuko dira txapelketan, eta adinaren arabera banatuta parte hartuko dute: 18 urtera artekoak izango dira batetik, eta 18 urtetik 24 urtera artekoak, aldiz, bestetik. Hala ere, txapelketak taldekako izaera izanik, taldekideen lana talde moduan baloratuko dute; saio bakoitzean puntu gehien lortzen dituen taldea pasatuko da hurrengo probara.
Saio guztiak irekiak direla gogora ekarri du Bertsozale elkarteak, eta, bereziki, finalera bertaratzeko gonbidapena egin die herritarrei. Finala martxoaren 31n lehiatuko dute, Bilboko BBK Salan.