Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Martxoak 8: Berdintasuna egin egin behar delako

Eider Mugartegi
Aulesti,Berriatua,Gizaburuaga,Lekeitio,Markina-Xemein,Munitibar,Mutriku,Ondarroa
2017/03/08
Emakumeen Nazioarteko Egunagaz bat egin dute gaur [martxoak 8] Lea-Artibai eta Mutrikuko bizilagun, talde, elkarte eta erakundeek. Hainbat jarduera egin dira eta aldarrikapena uneoro egon da kalean. Izan ere, aurrera egin bada ere, gizartea oraindik ere ez dela berdintasunezkoa emakumeentzat eta gizonentzat azpimarratu dute ekitaldietan. Era berean, historian zehar oinarrizko eskubide batzuk lortzeko hainbesteko nekeak hartu zituzten emakume guztiak gogoan izateko eta haiei errekonozimendua adierazteko eguna ere izan da. Eskualdeko emakume ekintzaileen lana bistaratu dute gaur arratsaldean, Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean, Emakume Ekintzaileen Topaketagaz. Jardunaldiaren helburu nagusia eskualdeko emakume ekintzaileek elkar ezagutu eta euren beharrizanak azaleratzea izan dute, eta emakumeek euren esperientzia partekatzeko aukera izan dute Izaskun Rama Euskadiko Emakume Ekintzaileen Elkarteko aholkulariagaz lagunduta.
Emakume Ekintzaileen Topaketak, Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean. Argazkia: Leartibai Garapen Agentzia

Emakume Ekintzaileen Topaketak, Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean. Argazkia: Leartibai Garapen Agentzia

Jai giroan elkartu dira Gizaburuagan. Txokolate jana eduki dute Gizaburuagako emakumeek txokoan, eta opariak ere banatu dituzte. Hala ere, elkarretaratzeak egin dira batez ere, herriz herri. Aulestiko plazan, Berriatuako udaletxe aurrean, Markina-Xemeingo Goiko Portalean, Munitibarko autobus geltokiaren parean, Mutrikuko Goiko Plazan eta Ondarroako Alamedan zabaldu dituzte aldarriak herritarrek. Brindisak ere egin dituzte Lekeition eta Ondarroan, eta mosaikoa osatu dute Markina-Xemeinen, elkarretaratzearen ondoren.
Herritarrak eta udal ordezkariak batu dira Mutrikuko Elkarretaratzean.

‘Izan zirelako gara eta izango gara’ lelopean, herritarrak eta udal ordezkariak batu dira Mutrikuko Elkarretaratzean. Plazan egon diren umei puxika moreak ere oparitu dizkiete.

Denen ardura. «Jarrera eredugarrietan» ardaztu du Martxoaren 8ko kanpaina Emakundek. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak nabarmendu du eragile askok hartzen dutela parte berdintasuna eraikitzeko prozesuan. Hau da, aurtengo kanpainaren leloarekin arreta gizabanakoen hautuetan jarri badute ere, zeresana duten eragileen zerrenda zabalagoa dela.
«Gure helburua ez da erantzukizun guztia soilik norberaren gainean jartzea; berdintasuna lortzea denon ardura da: erakundeena, mugimendu sozialena, enpresena, familiena, ikastetxeena, hedabideena… Eta, aurten gogoraraziko dugun bezala, baita pertsona bakoitzarena ere».
Ardura horreri erantzuna eman nahirik, Martxoaren 8ari begirako adierazpen instituzionalak ere onartu dituzte udalerrietan. Aulestin eta Berriatun osoko bilkura bereziak egin dituzte horretarako, eta berdintasun partidak igo eta emakumeengan eragina duten zerbitzu publikoetan murrizketarik ez egiteko konpromisoa hartu dute Berriatuko eta Markina-Xemeingo Udalek. Erabakiak hartzeko guneetan emakume eta gizonen artean dauden ezberdintasunez jakitun, emakumeen parte hartze sozial eta politikoa indartzeko xedez, Emakumea eta Berdintasun Batzordeak landutako adierazpen instituzionala onartu eta konpromiso ezberdinak hartu ditu Lekeitioko Udalak.
EUDEL-ek emandako datuen arabera, udalgintzan, EAEko udaletako %24,7an soilik daude emakume alkateak, eta euskal herritarren %18,82 ordezkatzen dute. 2015ean, alderdi politikoek %32,58an soilik aukeratu zituzten emakumeak hauteskunde-zerrendako zerrendaburu, eta, iraunkortasunari dagokionez, emakumeek abiadura motelagoan igo ohi dira mailaz, baita lidergoan denbora gutxiago iraun ere. EAEn gehiengoa duten sindikatuen artean, batean soilik dago emakume bat Idazkari Nagusi; era berean, Euskadin egoitza duten erakunde finantzarioetako batean ere ez dago emakumezko lehendakaririk, eta erabakitzeko organo garrantzitsuenetan %22,6 soilik dira emakumeak. Ekitaldiak. Datozen egunetarako ere ekitaldi ugari antolatu dira eskualdean. Lekeitioko eta inguruko emakumeek egiten duten lana ikusgai egongo da esate baterako, domekan [martxoak 12]. Emakumeen lanari presentzia eta indarra emateko Lekeitio eta inguruko emakume sortzaile eta ekintzaileen I. Azoka antolatu du Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasun Batzordeak. 11:00etatik 14:00etara egongo da azoka Lekeitioko plazan. Kontziopean, besteak beste, jantziak, moda osagarriak, materialen berrerabilpena, eta umeentzako artikuluak egiten dituzten emakumeak egongo dira bai eta buztin tailerra ere. Barandiaran aretoan argazki, kuadro, eskulanen erakusketa eta Ezkutuko amandrea dokumentalaren proiekzioagaz gain, Bolillerak lanean ariko dira eta 12:00etan bi tailer emango dituzte: gantxillo eta tutu oihalena. EGITARAUA IKUSI
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun
Martxoak 8 Lea-Artibain eta Mutrikun

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.