Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Ibon Iparragirre Alcala Mecoko erizaindegian dago

Iparra Galdu Baik plataformak sare sozialetan jakitera eman duenez, preso ondarrutarra erizaintza moduluan dago momentu honetan. Berri horren berri, hain zuzen ere, beste preso politiko baten bitartez eduki dute gaur [martxoak 9] Iparragirreren senideek. “Jakin dugunez, Manu Azkaraterekin batera dago Ibon. Manuren bikoteak eman dio horren berri Ibonen amari”. OHARRA: Informazio gehiago jakin ahala, albistea eguneratzen joango gara.