Gaur egun, bihotz-biriketako geldialdien %80 ospitaletik kanpo ematen direla-eta, eta horiek sufritzen dituzten pertsona gehienak ospitalera iritsi aurretik hil egiten diranez. Beharrezkoa iritzi zaio Markina-Xemeingo Udalari osasun esparrutik kanpo ere desfibriladoreen erabilera sustatzea. “Era horretan, larrialdi zerbitzuak iritsi bitartean, osasun arloko prestakuntzarik ez dutenek ere bihotz- biriketako geldialdi bat jasan duen pertsona bat artatu dezakete”.
Desfibriladore automatikoa ezartzearekin batera, bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean nola jokatu behar den ikasteko formakuntza saioa ere ematen ari dira interesa duten herriko tabernari eta merkatariekin. “Komenigarria ikusten da hauek tresna horren erabilpena ezagutzea, espazio publikoan herritarrengandik gertu daudelako”, azaldu dute. Lehen formakuntza saioa martitzenean eskaini zuten, eta bigarrena gaur bertan [martxoak 9] emango dute, 15:30etik 19:00etara.