Urtarrilaren 14, 15 eta 16ko euri-jasek hondatuta utzitako Iparragirre, Igotz-Larruz eta Altzalegigoiko baserrietako bideak konpontzeko
diru laguntza lortu du Markina-Xemeingo Udalak. Alkatearen 2017ko otsailaren 7ko idatzi baten bidez, diru-laguntza bat eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailari, ustekabekoen kargura, eta onespena izan dutela jakitera eman dute.
Hiru bideok konpontzeko lanen
kostu osoa 28.948,48 euro da, %21eko BEZa barne. Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailak
26.053,63 euro emango dizkio udalari, lanen kostuaren % 90 hain zuzen ere.