Martitzenera arte egin daitezke Errigorako eskaerak
Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina eta kontserbak erosteko aukera eskaintzen du kanpainak. Ohiko lekuetan eta Internet bidez egin daitezke eskaerakMartitzenean hilak 14 amaituko da Errigorako eskaerak egiteko epea. Martxoaren 1ean hasitako kanpaina...
Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina eta kontserbak erosteko aukera eskaintzen du kanpainak. Ohiko lekuetan eta Internet bidez egin daitezke eskaerak
Martitzenean hilak 14 amaituko da Errigorako eskaerak egiteko epea. Martxoaren 1ean hasitako kanpainak Nafarroako hegoaldeko oliba-olio birjina eta kontserbak eskoizleek ezarritako jatorrizko prezioan eskuratzeko aukera eskaintzen du beste behin.Errigorako kideen berbetan, inoiz baino eskaintza «zabalagoa eta ekologikoagoa» dakarte oraingoan. Izan ere, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena oinarri duen ekimen horretan, eskaturiko produktu guztiak ekologikoak izan daitezke aurten.
Kanpaina bakarra da, baina banaketa eta ordainketa bi zatitan egingo dituzte. Hau da, olioak eta kontserbak batera eskatu behar dira, baina oliba-olioa apirilaren hasieran banatuko dute, eta kontserbak, berriz, ekainaren hasieran.
Eskaerak www.errigora.eus webgunean egin daitezke, edo bestela, Euskal Herriko 65 bat udalerritan ezarritako eskaera lekuetan. Hala, Internet bidez eskaria eginez gero, bakoitzak hurbilen duen lekuan jaso ahalko ditu produktuak. Mutrikun, berriz, kalaputxi2001@gmail .com posta elektronikoan edota 635 74 83 93 telefono zenbakian egin daitezke eskaerak.
Azken urteotan egin legez, Lea-Artibaiko, Mutrikuko eta Busturialdeko hainbat elkartek, udalek, ikastetxek eta lantegik bat egin dute Errigora kanpainagaz.