Erdi aroko gotorleku bihurtu zuten Markina-Xemeingo Patxua taberna inauterietan, eta aurten bera saritzea erabaki du epaimahaiak. Herriko merkatari eta tabernariek inauteri egunean erakusten duten parte hartzeko jarrera aktiboa baloratu nahi izan du aurten Markina-Xemeingo Udalak, eta
estreinekoz, saria banatu dute.
Iker Eizagirre eta lagunak, gotorleku bihurtutako Patxua tabernaren aurrean. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Patxua taberna izan da epaimahaikideen
balorazio onena eduki duena, eta 200 euroko saria jaso du. Epaimahaiak jakinarazi duenez, tabernaren apainketaz gain, Iker Eizagirre tabernako nagusiak eta bere lagun taldeak izandako
parte hartzea erabakiorra izan da aukeraketa egiterakoan.
Isa Mandiola zinegotziaren eskutik hartu du Patxua tabernako Iker Eizagirrek saria.
Patxua tabernako Iker Eizagirre eta Isa Mandiola zinegotzia. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala